lunes, 23 de mayo de 2011
martes, 17 de mayo de 2011
google doks
Gaur google docsprogramaren bidez taldekide guztiok, bakoitza bere ordenagailutik, dokumentu berean lanean aritzeko aukera izango dugu, izan ere, taldean hainbeste izanik, Word docsek eskaintzen duen aukera hau oso baliagarria izango zaigu.
PAPER ZORROA
Kaixo, ni itziar aginagalde naiz, Magisteritzako Haur Hezkuntzako ikaslea. Blog hau Hezkuntzari aplikatutako teknologia berrien gaiari buruzkoa da. Aurten magisteritzako ikasketak bukatuko ditugu eta jada badugu ordua eskolei eta gizarteari buruz pentsatzen hasteko. Beraz gure praktiketako esperientziak abiapuntutzat hartuta, hauek dira ikastaro honetan egin ditugun lanak.
Lehenik eta behin, taldetan bildu eta bakoitzak bere ikastetxean izandako esperientziak elkarbanatu ditugu. Horrela teknologiek gutxi gora behera ikastetxe guztietan funtzio bera dutela ohartu gara, denbora pasatzeko, entretenitzeko, betiko metolologiaren barruan ariketa mota berdinak beste era batera egiteko...
Ez da erraza teknologia berrien erabilpen on bat egitea, benetan zukua ateratzea, baina, ikusitakoa aztertuz hau da gure taldeak egin dugun azterketa:
Lan hau google doksen bidez egin dugu, horrela, bakoitzak bere ordenagailutik denok aldi berean lan egiteko aukera izan dugu.
Behin lana bukatu ondoren, gelako aurkezpenarekin hasi gara. Aurkezpen hau prezi bidez egin dugu. Hasieran bere funtzionamendua ulertzea kostatu bazitzaigun ere, gero gustura aritu ginen teknologiek eskola eta giztertearekin duten harremanei buruzko gure gogoetak irudien bidez ahalik eta hoberen plasmatzen. Hona hemen gure aurkezpena:
Taldea zazpi lagunek osatu dugu eta lehenengo lan hauek egiterako orduan hainbeste izatea aberasgarri izan bazaigu ere, gero murala eta manifestua egiterako orduan bitan zatitu gara. Gure taldea Ane, Ainhoa, Eider eta nik osatu dugu. Lehenengo manifestuarekin hasi ginen eta bi orritan, ikasturte bukaera dugunez, 3 urtetan ikasitako guztiari buruz gogoeta egiten saiatu gara. Manifestuarekin hasi ginen aurrena, eta ahalik eta era bisualenean, eskolak nola ikusten ditugun eta hauei begira guk geure burua nola ikustez dugun azaldu nahi izan dugu. Eskolak oso automatizatuta daudela ohartu gara, haurrak ia makinak balira bezala tratatzen direla. Urte hauek batez ere hezkuntzari buruz genuen ikuspegia aldatzeko balio izan digutenez, eta aldaketa baten beharraz ohartuta, geure buruari begira jarri ginen gero, nola ikusten garen, prest ote gauden, norantz jo behar dugun... Hori guztia plasmatzen ahalegindu gara gure manifestuan:
Gero gelako manifestu guztiak batuta irakasleak liburuxka bat osatu du.
Honen ondoren muralarekin hasi ginen. Murala egiterako orduan hiru urte hauetan jasotakoari buruz pentsatzen aritu gara. Hori dela eta gehien markatu gaituzten esperientzi eta jarduerak bilduz collage bat osatu dugu. Gero, geure burua bertan islatzeko ispilu bat jarri dugu gainean. Baina jasotako ideaiak aske, bakoitza bere aldetik jaso ditugula uste dugu, hori dela eta, ispilia puskatuta ipini dugu, horrelaxe ikusten baitugu geure burua ere, puskatuta. Orain ideia hauen artean loturak egitea gure esku dago.
murala
murala
Guzti honetaz gain, ikasturtean zehar baliabide teknologiko desberdinak ezagutzen joan jara, google doks, skribd, prezi, vuvox, globster, tagul...
gauza guztiak bezala teknologia ere neurrian
gauza guztiak bezala teknologia ere neurrian
igoogle
Gaurko saioan igoogle ezagutu dugu, googleren beste aukera bat. Honek geure gustuko gadgetekin orri bat osatzeko aukera ematen digu, txisteak, bideoak argazkiak... horrela orrialde nagusi bezala jar daiteke eta eguneroko aldaketak ikusi.
miércoles, 11 de mayo de 2011
martes, 10 de mayo de 2011
Aurkezpenak
Aurreko saioetan aurkezpenak izan ziren. Talde bakoitzak bere lanari buruzko aurkezpena egin zuen, guk prezi erabili genuen gure lanerako. Irakasleak talde bakoitzetik bat aukeratu zuen eta honek prezin egindako lana hitzez osatu behar izan zuen. Gurean Maiteri egokitu zitzaion aurkezpena egitea eta oso ondo egin zuen. Aurkezpen honetan ikastaro honetan zehar teknlogia berrien eta eskolaren inguruan egindako gogoetak azaltzen saiatu gara. Azken finean, gizartean daudenez ikasgelan ere beren lekua izan behar luketela uste dugu baina neurriz erabiliz eta dena hauen erabilerara mugatu gabe.
miércoles, 20 de abril de 2011
Lanak bukatzen
Oporrak gerturatzen ari direla eta aste honetako bi klaseak lanak bukatzeko erabili ditugu. Alde batetik IKT esperientzien analisiaren lana bukatu dugu eta aurkezpenaren prezi ere prestatu dugu. Gainera hau bukatu eta blogera igotzean SCRIBD ere ezagutu dugu.Bestalde gure mural eta manifestuak ere prest ditugu jada. Horrela oporretara lasai joan izango gara. Gainera oporretatik bueltan lehenengo egunean ipini digu maisuak aurkezpena, beraz, lana bukatuta izanik aurkezpena ondo ondo prestatzea besterik ez dugu. Hemen uzten ditut gure lana eta manifestua, muralari dagokionez oraindik ispilu bat itsatsi behar diogu gainean, beraz, bukatutakoan igoko dut argazkia.
jueves, 14 de abril de 2011
miércoles, 13 de abril de 2011
Aurkezpena prestatzen
Gaurko saioan igoogle ezagutzeaz gain, eskolen arteko konparaketaren lanarekin jarraitu dugu. Honekin bukatzeko prezirekin aurkezpena prestatzea falta zaigula konturatu gara, beraz horretan hasi gara. Aurkezpena ze gairen inguruan egin dezakegun pentsatzen egon gara, izan ere, atera ditugun ondorioetatik abiatuta egin behar dugu aurkezpena. Behin gutxi gora behera hau erabakita orain prezirekin lanean hastea geratzen zaigu.
Manifestua antolatzen
Gaurko saioan manifestuaren inguruan aritu gara gehienbat. Taldeko batzuk eskolen arteko konparaketaren lanarekin aritu dira eta besteak manifestua antolatzen aritu gara. Manifestuari dagokionez luzeegia egiten ari ginela konturatu gara. Taldean lau garenez, bakoitzari orri erdi bat dagokiola esan digu maisuak, beraz bi orritan laburtu beharko digu esan nahi dugun guztia. Hala ere, guk orain arte egiten ari ginena bukatuko dugu, eta hau maisuari pasatu, gero aukeratuko dugu hemendik manifestuan ipini nahi duguna.
jueves, 7 de abril de 2011
Murala pentsatzen
Gaurko saioa muralari eskaini diogu batez ere, izan ere, honi buruz pentsatzen hasiak garen arren ez gara oraindik gai batean zentratu eta zer eta nola esan nahi dugun erabaki. Globsterren gutxi gora behera probak egiten aritu gara, baina ez zaigu batere erraza egin ideiak irudien bidez plasmatze hori, izan ere, esan nahi duguna beti hitzez idaztera ohituta gaude eta azalpenik eman gabe irudien bidez adierazte hori berria da guretzat. Hala ere lehenengo urratsa eman dugu, ideia batzuk ditugu eta orain hauek garatzea tokatzen zaigu.
Denbora gutxi dugula ohartu gara, aste santuak gainean ditugu eta lan asko dugu oraindik, beraz, hainbeste pentsatzeari utzi eta lanari ekin behar diogu!
Lanean
Gaurko saioan word docsen jarraitu dugu, denbora aurrera doa eta lehenengo lan honi forma ematen hasi behar dugu. Beraz iritziak komentatu elkartu eta honi buruz hizketan egon gara ondorioak ateratzeko.
Aurreko astean bilera izan genuenez murala eta manifestuari buruzko ideia garbiago dugu orain, izan ere, lehen nondik heldu ez genekiela geunden arren bileran hitzegindakoak ideiak eman eta lanerako gogoa piztu zigun. Hori dela eta gutxi gora bera hauek zeri buruz egin pentsatzen ere aritu gara pixka bat eta ahalik eta lasterren ideia hauek plasmatzen hastea pentsatu dugu.
miércoles, 6 de abril de 2011
Prezi
Gaurkoan ordubeteko saioa izan dugu eta programa berriak ezagutzen jarraitu dugu. Aurrekoan Prezirekin hasi nintzenez, hau hobeto ezagutzen aritu naiz gaur ere. Globsterrekin konparatuta zailtasun handiagoa duela iruditu zaidan arren asko gustatu zait honekin lan egitea izan ere, aurkezpenak egiteko era zeharo aldatzen duela iruditu zait, ia ia bideoak diruditen aurkezpen hauekin mezua batez ere irudien bidez ematen da, informazio bisual eta mugimenduz betea.martes, 5 de abril de 2011
Eskoletara bisita
Kaixo guztioi!
Gaurko honetan eskoletara joan eta prestatu genituen galderen erantzunekin etorri gara. Beraz, irakasleen erantzunak kontuan izanda, hauek komentatzen aritu gara aurrena.
Gero, bakoitzak bere ikastetxearen inguruan idazteari ekin diogu google doks orrialdeak eskaintzen digun aukeraren bidez guztiok orrialde berean aldi berean lan eginez. Idazteari ekin eta ikusitakoa plasmatzerako orduan, galdera asko etorri zaizkigu burura, prktiketan egon ginenean ikusi genuen arren planteatu ez genituen galderak. Teknologiaren inguruan pentsatzen jartzeak zenbateraino beharrezkoa den, garrantzia gutxiegi ematen ez ote zaion, edo gehiegi batzuen partetik...
Gero, bakoitzak bere ikastetxearen inguruan idazteari ekin diogu google doks orrialdeak eskaintzen digun aukeraren bidez guztiok orrialde berean aldi berean lan eginez. Idazteari ekin eta ikusitakoa plasmatzerako orduan, galdera asko etorri zaizkigu burura, prktiketan egon ginenean ikusi genuen arren planteatu ez genituen galderak. Teknologiaren inguruan pentsatzen jartzeak zenbateraino beharrezkoa den, garrantzia gutxiegi ematen ez ote zaion, edo gehiegi batzuen partetik...
sábado, 26 de marzo de 2011
Poster digitala sortzen
kaixo guztioi! Gaur, ordubeteko saioa zenez, progama ezberdimak ezagutzen jarraitu dugu. Guk, aurrekoan Globsterrekin hasi ginenez, honekin jarraitu dugu eta geure poster digital bat sortu dugu. Asko gustatu zait programa hau aukera asko eskaintzen baititu. Ondoren, beste talde batera joan eta hauei azaldu diegu guk globsterri buruz ikasitakoa, eta hauek trukean Prezi aurkeztu didate niri. Oso gainetik ikusi badut ere, power pointarekin zer ikusirik ez duela konturatu naiz, beste urrats bat ematen du, ia bideo bat diruditen aurkezpenak egiteko programa honek. Aurrerantzean mugimenturik gabeko betiko aurkezpenieratiko horiekin ahaztu eta askoz ere arinagoak eta landuagoak diren aurkezpenekin egingo dugu lan. Gainera, oraindik asko ikusi ez dudan arren erabiltzen erraza dirudi eta gustatuko zaidalakoan nago.
Hona hemen Globsterrekin egin dudan posterra:
miércoles, 23 de marzo de 2011
word docsekin taldelanean
Arratsaldeon! hasi gara lanean! gaur, gure eskolen konparaketaren lanarekin hasteko, taldean bildu eta bakoitzak bere eskolan ikusitakoa komentatzen aritu gara. Lehen taldean sei baginen ere, orain taldekide berri bat dugu, beraz zazpi izango gara lehenengo lan hau egiteko orduan. Hala ere, hiru eskola berean egon zirenez, bost eskola izango ditugu konparatzeko. Horrela, bakoitzak bere esperientzia kontatu ondoren, Word docs en erregistratu gara, horrela programa honen bidez taldekide guztiok, bakoitza bere ordenagailutik, dokumentu berean lanean aritzeko aukera izango dugu, izan ere, taldean hainbeste izanik, Word docsek eskaintzen duen aukera hau oso baliagarria izango zaigu.
domingo, 20 de marzo de 2011
globster programa ezagutzen
Astea badoa aurrera eta jada izan dugu bigarren saioa ere. Gaurko honetan bi taldeak batera egon gara eta beste taldekoentzat sarrera txiki baten ondoren, hasi gara martxa hartzen. Aurrerantzean erabilgarriak izango zaizkigun programa batzuk aipatu zizkigun irakasleak, eta ikasteko modurik onena probatzea denez, binaka jarri eta bikote bakoitza programa bat ezagutzen hasi gara.
Niri GLOBSTER programa egokitu zait eta Anerekin batera hor aritu gara honek eskaintzen dituen aukera guztiak probatzen. Globster poster digitalak egiteko programa bat da. Oso programa dibertigarria eta erabiltzen erraza iruditu zait, izan ere, irudi erakargarriak eta animazio aukera handia izanik, haurrekin etekin handia atera diezaokegula uste dut.Guk hemen ikasi duguna datorren klasean beste talde bati azaldu behar diogu orain, eta hauek aldi berean, beraiek ezagutu duten programa erakutsiko digute. Modu honetan, pixkanaka pixkanaka, irakasleak proposatutako programa guztiak ezagutzen joango gara. Denbora gutxi dugun arren ikastaro honetan ezagututakoak ate berriak irekiko dizkigulakoan nago.
martes, 15 de marzo de 2011
Teknologia berrien munduan murgiltzera
kaixo, ongi etorri nire blogera! gaurtik aurrera hemen arituko naiz egunez egun teknologia berrien gai honetan egiten ari garen guztia eta nire ekarpenak ahalik eta ondoen azaltzen.
Gaur, lehenengo eguna izanik, datozen bederatzi aste hauetan nondik nora arituko garen informatu gara. Alde batetik, orain arte praktiketan izan garenez, taldeka jarrita, eskola desberdinek teknologia berriekin duten harremana eta jarrera aztertuko ditugu elkarren artean konparatuz. Ni Azpeitiko Ikasberrin izan naizenez, hemen ikusitakoa taldeko besteek euren eskoletan ikusi dutenarekin elkartuta, zestoako, azpeitiko eta zarauzko eskoletan teknologia berriei ematen dioten erabilerari buruz hitz egingo dugu, programa desberdinak, hauen onurak, mugak... Horrela teknologia berrien inguruan gure iritziak eraikitzen joango gara eta gaia aurrera doan bezala guztiaren berri ematen joango naiz.
Egia esan, teknologia berriek eskolan, eta gehiago haur hezkuntzan duen lekuaz pentsatzen jarrita, nire zalantzak ditut, izan ere, zenbateraino sar daitezke teknologiak eskolan? zer lantzeko erabil daitezke? osagarri bezala bakarrik ala ez? gidatuta ala libreki erabili? zer programa erabili haurrekin? galderak asko diren arren gaian sakontzen hasten garen heinean guztiak argitzen eta nire ideiak ordenatzen joango direlakoan nago, nire prozesu guztiaren berri izango duzue, besterik gabe, ondo izan!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



