miércoles, 20 de abril de 2011

Lanak bukatzen

Oporrak gerturatzen ari direla eta aste honetako bi klaseak lanak bukatzeko erabili ditugu. Alde batetik IKT esperientzien analisiaren lana bukatu dugu eta aurkezpenaren prezi ere prestatu dugu.  Gainera hau bukatu eta blogera igotzean SCRIBD ere ezagutu dugu.


Bestalde gure mural eta manifestuak ere prest ditugu jada. Horrela oporretara lasai joan izango gara. Gainera oporretatik bueltan lehenengo egunean ipini digu maisuak aurkezpena, beraz, lana bukatuta izanik aurkezpena ondo ondo prestatzea besterik ez dugu. Hemen uzten ditut gure lana eta manifestua, muralari dagokionez oraindik ispilu bat itsatsi behar diogu gainean, beraz, bukatutakoan igoko dut argazkia.

miércoles, 13 de abril de 2011

Aurkezpena prestatzen

Gaurko saioan igoogle ezagutzeaz gain, eskolen arteko konparaketaren lanarekin jarraitu dugu. Honekin bukatzeko prezirekin aurkezpena prestatzea falta zaigula konturatu gara, beraz horretan hasi gara. Aurkezpena ze gairen inguruan egin dezakegun pentsatzen egon gara, izan ere, atera ditugun ondorioetatik abiatuta egin behar dugu aurkezpena. Behin gutxi gora behera hau erabakita orain prezirekin lanean hastea geratzen zaigu.

Manifestua antolatzen

Gaurko saioan manifestuaren inguruan aritu gara gehienbat. Taldeko batzuk eskolen arteko konparaketaren lanarekin aritu dira eta besteak manifestua antolatzen aritu gara. Manifestuari dagokionez luzeegia egiten ari ginela konturatu gara. Taldean lau garenez, bakoitzari orri erdi bat dagokiola esan digu maisuak, beraz bi orritan laburtu beharko digu esan nahi dugun guztia. Hala ere, guk orain arte egiten ari ginena bukatuko dugu, eta hau maisuari pasatu, gero aukeratuko dugu hemendik manifestuan ipini nahi duguna.

jueves, 7 de abril de 2011

Murala pentsatzen

Gaurko saioa muralari eskaini diogu batez ere, izan ere, honi buruz pentsatzen hasiak garen arren ez gara oraindik gai batean zentratu eta zer eta nola esan nahi dugun erabaki. Globsterren gutxi gora behera probak egiten aritu gara, baina ez zaigu batere erraza egin ideiak irudien bidez plasmatze hori, izan ere, esan nahi duguna beti hitzez idaztera ohituta gaude eta azalpenik eman gabe irudien bidez adierazte hori berria da guretzat. Hala ere lehenengo urratsa eman dugu, ideia batzuk ditugu eta orain hauek garatzea tokatzen zaigu.
Denbora gutxi dugula ohartu gara, aste santuak gainean ditugu eta lan asko dugu oraindik, beraz, hainbeste pentsatzeari utzi eta lanari ekin behar diogu!

Lanean

Gaurko saioan word docsen jarraitu dugu, denbora aurrera doa eta lehenengo lan honi forma ematen hasi behar dugu. Beraz iritziak komentatu elkartu eta honi buruz hizketan egon gara ondorioak ateratzeko.
Aurreko astean bilera izan genuenez murala eta manifestuari buruzko ideia garbiago dugu orain, izan ere, lehen nondik heldu ez genekiela geunden arren bileran hitzegindakoak ideiak eman eta lanerako gogoa piztu zigun. Hori dela eta gutxi gora bera hauek zeri buruz egin pentsatzen ere aritu gara pixka bat eta ahalik eta lasterren ideia hauek plasmatzen hastea pentsatu dugu.

miércoles, 6 de abril de 2011

Prezi

Gaurkoan ordubeteko saioa izan dugu eta programa berriak ezagutzen jarraitu dugu. Aurrekoan Prezirekin hasi nintzenez, hau hobeto ezagutzen aritu naiz gaur ere. Globsterrekin konparatuta zailtasun handiagoa duela iruditu zaidan arren asko gustatu zait honekin lan egitea izan ere, aurkezpenak egiteko era zeharo aldatzen duela iruditu zait, ia ia bideoak diruditen aurkezpen hauekin mezua batez ere irudien bidez ematen da, informazio bisual eta mugimenduz betea.

martes, 5 de abril de 2011

Eskoletara bisita

Kaixo guztioi!
Gaurko honetan eskoletara joan eta prestatu genituen galderen erantzunekin etorri gara. Beraz, irakasleen erantzunak kontuan izanda, hauek komentatzen aritu gara aurrena.
Gero, bakoitzak bere ikastetxearen inguruan idazteari ekin diogu google doks orrialdeak eskaintzen digun aukeraren bidez guztiok orrialde berean aldi berean lan eginez. Idazteari ekin eta ikusitakoa plasmatzerako orduan, galdera asko etorri zaizkigu burura, prktiketan egon ginenean ikusi genuen arren planteatu ez genituen galderak. Teknologiaren inguruan pentsatzen jartzeak zenbateraino beharrezkoa den, garrantzia gutxiegi ematen ez ote zaion, edo gehiegi batzuen partetik...