martes, 17 de mayo de 2011

Tagul


tagul

gelako manifestuak

google doks

Gaur google docsprogramaren bidez taldekide guztiok, bakoitza bere ordenagailutik, dokumentu berean lanean aritzeko aukera izango dugu, izan ere, taldean hainbeste izanik, Word docsek eskaintzen duen aukera hau oso baliagarria izango zaigu.

PAPER ZORROA

Kaixo, ni itziar aginagalde  naiz, Magisteritzako Haur Hezkuntzako ikaslea. Blog hau Hezkuntzari aplikatutako teknologia berrien gaiari buruzkoa da. Aurten magisteritzako ikasketak bukatuko ditugu eta jada badugu ordua eskolei eta gizarteari buruz pentsatzen hasteko. Beraz gure praktiketako esperientziak abiapuntutzat hartuta, hauek dira ikastaro honetan egin ditugun lanak.

Lehenik eta behin, taldetan bildu eta bakoitzak bere ikastetxean izandako esperientziak elkarbanatu ditugu. Horrela teknologiek gutxi gora behera ikastetxe guztietan funtzio bera dutela ohartu gara, denbora pasatzeko, entretenitzeko, betiko metolologiaren barruan ariketa mota berdinak beste era batera egiteko...
Ez da erraza teknologia berrien erabilpen on bat egitea, benetan zukua ateratzea, baina, ikusitakoa aztertuz hau da gure taldeak egin dugun azterketa:


Lan hau google doksen bidez egin dugu, horrela, bakoitzak bere ordenagailutik denok aldi berean lan egiteko aukera izan dugu.

Behin lana bukatu ondoren, gelako aurkezpenarekin hasi gara. Aurkezpen hau prezi bidez egin dugu. Hasieran bere funtzionamendua ulertzea kostatu bazitzaigun ere, gero gustura aritu ginen teknologiek eskola eta giztertearekin duten harremanei buruzko gure gogoetak irudien bidez ahalik eta hoberen plasmatzen. Hona hemen gure aurkezpena:


Taldea zazpi lagunek osatu dugu eta lehenengo lan hauek egiterako orduan hainbeste izatea aberasgarri izan bazaigu ere, gero murala eta manifestua egiterako orduan bitan zatitu gara. Gure taldea Ane, Ainhoa, Eider eta nik osatu dugu. Lehenengo manifestuarekin hasi ginen eta bi orritan, ikasturte bukaera dugunez, 3 urtetan ikasitako guztiari buruz gogoeta egiten saiatu gara. Manifestuarekin hasi ginen aurrena, eta ahalik eta era bisualenean, eskolak nola ikusten ditugun eta hauei begira guk geure burua nola ikustez dugun azaldu nahi izan dugu. Eskolak oso automatizatuta daudela ohartu gara, haurrak ia makinak balira bezala tratatzen direla. Urte hauek batez ere hezkuntzari buruz genuen ikuspegia aldatzeko balio izan digutenez, eta aldaketa baten beharraz ohartuta, geure buruari begira jarri ginen gero, nola ikusten garen, prest ote gauden, norantz jo behar dugun... Hori guztia plasmatzen ahalegindu gara gure manifestuan:


Gero gelako manifestu guztiak batuta irakasleak liburuxka bat osatu du.


Honen ondoren muralarekin hasi ginen. Murala egiterako orduan hiru urte hauetan jasotakoari buruz pentsatzen aritu gara. Hori dela eta gehien markatu gaituzten esperientzi eta jarduerak bilduz collage bat osatu dugu. Gero, geure burua bertan islatzeko ispilu bat jarri dugu gainean. Baina jasotako ideaiak aske, bakoitza bere aldetik jaso ditugula uste dugu, hori dela eta, ispilia puskatuta ipini dugu, horrelaxe ikusten baitugu geure burua ere, puskatuta. Orain ideia hauen artean loturak egitea gure esku dago.

murala 


Guzti honetaz gain, ikasturtean zehar baliabide teknologiko desberdinak ezagutzen joan jara, google doks, skribd, prezi, vuvox, globster, tagul...
 
gauza guztiak bezala teknologia ere neurrian

globster

igoogle

Gaurko saioan igoogle ezagutu dugu, googleren beste aukera bat. Honek geure gustuko gadgetekin orri bat osatzeko aukera ematen digu, txisteak, bideoak argazkiak... horrela orrialde nagusi bezala jar daiteke eta eguneroko aldaketak ikusi.

manifestua

Hona hemen manifestua bi horritan:  Manifes Bi Orri

IKT lana

IKT Konparaketa Lana Deskargauta

preziko aurkezpena

Hona hemen gure prezia:

martes, 10 de mayo de 2011


Gehiegi ez ote?

Aurkezpenak

Aurreko saioetan aurkezpenak izan ziren. Talde bakoitzak bere lanari buruzko aurkezpena egin zuen, guk prezi erabili genuen gure lanerako. Irakasleak talde bakoitzetik bat aukeratu zuen eta honek prezin egindako lana hitzez osatu behar izan zuen. Gurean Maiteri egokitu zitzaion aurkezpena egitea eta oso ondo egin zuen. Aurkezpen honetan ikastaro honetan zehar teknlogia berrien eta eskolaren inguruan egindako gogoetak azaltzen saiatu gara. Azken finean, gizartean daudenez ikasgelan ere beren lekua izan behar luketela uste dugu baina neurriz erabiliz eta dena hauen erabilerara mugatu gabe.