sábado, 26 de marzo de 2011

Poster digitala sortzen

kaixo guztioi! Gaur, ordubeteko saioa zenez, progama ezberdimak ezagutzen jarraitu dugu. Guk, aurrekoan Globsterrekin hasi ginenez, honekin jarraitu dugu eta geure poster digital bat sortu dugu. Asko gustatu zait programa hau aukera asko eskaintzen baititu. Ondoren, beste talde batera joan eta hauei azaldu diegu guk globsterri buruz ikasitakoa, eta hauek trukean Prezi aurkeztu didate niri. Oso gainetik ikusi badut ere, power pointarekin zer ikusirik ez duela konturatu naiz, beste urrats bat ematen du, ia bideo bat diruditen aurkezpenak egiteko programa honek. Aurrerantzean mugimenturik gabeko betiko aurkezpenieratiko horiekin ahaztu eta askoz ere arinagoak eta landuagoak diren aurkezpenekin egingo dugu lan. Gainera, oraindik asko ikusi ez dudan arren erabiltzen erraza dirudi eta gustatuko zaidalakoan nago.
Hona hemen Globsterrekin egin dudan posterra:

miércoles, 23 de marzo de 2011

word docsekin taldelanean

Arratsaldeon! hasi gara lanean! gaur, gure eskolen konparaketaren lanarekin hasteko, taldean bildu eta bakoitzak bere eskolan ikusitakoa komentatzen aritu gara. Lehen taldean sei baginen ere, orain taldekide berri bat dugu, beraz zazpi izango gara lehenengo lan hau egiteko orduan. Hala ere, hiru eskola berean egon zirenez, bost eskola izango ditugu konparatzeko. Horrela, bakoitzak bere esperientzia kontatu ondoren, Word docs en erregistratu gara, horrela programa honen bidez taldekide guztiok, bakoitza bere ordenagailutik, dokumentu berean lanean aritzeko aukera izango dugu, izan ere, taldean hainbeste izanik, Word docsek eskaintzen duen aukera hau oso baliagarria izango zaigu.

domingo, 20 de marzo de 2011

globster programa ezagutzen

Astea badoa aurrera eta jada izan dugu bigarren saioa ere. Gaurko honetan bi taldeak batera egon gara eta beste taldekoentzat sarrera txiki baten ondoren, hasi gara martxa hartzen. Aurrerantzean erabilgarriak izango zaizkigun programa batzuk aipatu zizkigun irakasleak, eta ikasteko modurik onena probatzea denez, binaka jarri eta bikote bakoitza programa bat ezagutzen hasi gara.

Niri GLOBSTER programa egokitu zait eta Anerekin batera hor aritu gara honek eskaintzen dituen aukera guztiak probatzen. Globster poster digitalak egiteko programa bat da. Oso programa dibertigarria eta erabiltzen erraza iruditu zait, izan ere, irudi erakargarriak eta animazio aukera handia izanik, haurrekin etekin handia atera diezaokegula uste dut.

Guk hemen ikasi duguna datorren klasean beste talde bati azaldu behar diogu orain, eta hauek aldi berean, beraiek ezagutu duten programa erakutsiko digute. Modu honetan, pixkanaka pixkanaka, irakasleak proposatutako programa guztiak ezagutzen joango gara. Denbora gutxi dugun arren ikastaro honetan ezagututakoak ate berriak irekiko dizkigulakoan nago.

martes, 15 de marzo de 2011

Teknologia berrien munduan murgiltzera

kaixo, ongi etorri nire blogera! gaurtik aurrera hemen arituko naiz egunez egun teknologia berrien gai honetan egiten ari garen guztia eta nire ekarpenak ahalik eta ondoen azaltzen. 

Gaur, lehenengo eguna izanik, datozen bederatzi aste hauetan nondik nora arituko garen informatu gara. Alde batetik, orain arte praktiketan izan garenez, taldeka jarrita, eskola desberdinek teknologia berriekin duten harremana eta jarrera aztertuko ditugu elkarren artean konparatuz.  Ni Azpeitiko Ikasberrin izan naizenez, hemen ikusitakoa taldeko besteek euren eskoletan ikusi dutenarekin elkartuta, zestoako, azpeitiko eta zarauzko eskoletan teknologia berriei ematen dioten erabilerari buruz hitz egingo dugu, programa desberdinak, hauen onurak, mugak... Horrela teknologia berrien inguruan gure iritziak eraikitzen joango gara eta gaia aurrera doan bezala guztiaren berri ematen joango naiz.


Egia esan, teknologia berriek eskolan, eta gehiago haur hezkuntzan duen lekuaz pentsatzen jarrita, nire zalantzak ditut, izan ere, zenbateraino sar daitezke teknologiak eskolan? zer lantzeko erabil daitezke? osagarri bezala bakarrik ala ez? gidatuta ala libreki erabili? zer programa erabili haurrekin? galderak asko diren arren gaian sakontzen hasten garen heinean guztiak argitzen eta nire ideiak ordenatzen joango direlakoan nago, nire prozesu guztiaren berri izango duzue, besterik gabe, ondo izan!